Arrigorriaga Institutua..jpg



Arrigorriaga B.H.I.
Arrigorriaga - Kristo zeharbidea 15.
48480 Arrigorriaga
Tfno.:94 671 41 91
E-mail:
015072aa@hezkuntza.net






HEZIKETA FISIKOA DEPARTAMENTUA



IKASTURTE HASIERAKO INFORMAZIOA IKASLE ETA FAMILIEI
IKASGAIA: HEZIKETA FISIKOA.

MAILA: 3. DBH



A- AURTEN LANDUKO DIREN EDUKIEN LABURPENA:

1. EBALUAZIOA.
  • Teoria
  • Bakarkako Kirolak
  • Taldekako Kirolak
  • Proba fisikoak


2. EBALUAZIOA.
  • Teoria
  • Bakarkako Kirolak
  • Taldekako Kirolak
  • Proba fisikoak

3. EBALUAZIOA.
  • Teoria
  • Bakarkako Kirolak
  • Taldekako Kirolak
  • Proba fisikoak





B- KALIFIKAZIORAKO TRESNAK ETA IRIZPIDEAK

1- Lan teorikoren bat egonez gero, nota osoaren %10a izango da. Aldiz, azterketa teorikoak prestatu beharko balira, ebaluaketa horretako gainerako probekin batera batazbestekoa kalkulatuko litzateke.

2- Ebaluazio bakoitzean kasuan kasuko edukin prozedimentalak aztertuko zaizkie, nota osoaren %45a izango dena (%50a lan edo azterketa idatzirik egon ezean). Guzti hau balizko azterketa teorikoen arabera dago.

.

3- Eguneroko behaketaren bidez ikasleen errendimendua neurtuko dugu: egunero etortzea klasera, materialaz arduratu eta eraman/ekarri gimnasio edota frontoira, egunero ekarri egokia den kirol-jantzia, ekintza ezberdinetan (jolasak zein kiroletan) parte hartu, jarrera sexistarik ez adierazi, bakoitzaren maila kontuan hartuta guztiokin jolastea, irakasle zein ikaskideenganako begirunea adieraztea. Guzti hau nota osoaren %45a izango da (%50a lan edo azterketa idatzirik egon ezean). Kasu honetan be, balizko azterketa teorikoen arabera dago.
Ebaluaketa guztietan landutako gaiei buruzko lan teorikoak aurkez daitezke era boluntarioan, norbere emaitzak hobetu gurean.




C- IKASGAIA BERRESKURATZEKO PROZEDURA.

1- Ebaluazio bat gainditzen ez denean, zer egin behar da gainditzeko? Gorputz Hezkuntzako arloan, ebaluaketa bakoitzari dagozkion berreskuratzeko edukinak, sistema eta gutxienezko edukinak zeintzuk diren eta noiz birebaluatuko diren zehatz-mehatz azalduko zaizkie ikasle guztiei.
Berreskurapenetan, proba guztiek (idatziak zein praktikoak) berdin balioko dute eta egin beharreko lan teorikoei buruzko proba idatziak egin beharko dira ere.

2- Azken ebaluaziora iritsirik ikasgaia gainditzen ez bada, ikaslea ekaineko ez-ohiko azterketara aurkeztu eta gutxienezko edukinak gainditu beharko ditu.

3- Ikasgaia gainditu gabe baldin badago aurreko ikasturtetik, zer egin behar da gainditzeko? Ikasle eta kasu bakoitza azterturik, zer-noizkoak azalduko zaizkie arloa gainditzeko aukera eduki daien.