ATLETISMOA





ATLETISMOA.jpg





HISTORIA LABURRA.

Atletismoamunduko kirolik antolatuena dela esan daiteke, modalitate anitzetan batzen diren probak daude eta; besteak beste, lasterketak, jauziak, jaurtiketak, proba konbinatuak eta ibilketa aurki daitezke.Atletismoa hitza grekerako atletes dator, "proba zehatz batetan, sari baten bila lehiatzen den laguna" esan nahi duelarik. Grekeratik dator berba hori aethos hitzrekin ere erlazionatuta dago, ahalegintzat hartzen dana.
Atletismoa aurkaria gainditzeko artea da, abiaduran, erresistentzian, indarrean edota jauzitan, nor baino nor gehiagoka. Proben kantitatea eta banaka zein taldeka aritzeko era denboraren poderioz aldatu egin da. Atletismoa munduan zehar praktikatzen den kirol gutxienetakoa da, lehiaketa ofizialetan nahiz era afizionatuan eta maila guztietan. Sinpletasuna eta bere praktikarako beharrezkoak diren tresna eskasek azaltzen dute arrakasta hau.Mendeetan zehar, kirola garatzen joan zen, proba batzuk ez ezik araudioa orokorrean ere. Joku Olinpikoak mundu osoan osperik handiena eta gehien ikusitako nazioarteko kirol ikuskizunak dira ere. Atletismoa da Olinpiadetako atalik garrantzitsuena, Jokuak 1896tik lau urterik behin ospatzen direlarik .The IAAF (International Amateur Athletics Federation) kirola arautzeaz arduratzen da, 1983tik Munduko Atletismo Txapelketak antolatzen dituela. 1991tik, txapelketak bi urterik behin ospatzen dira.
Atletismoaren lehendabizikotako erreferentzi historikoa Grezian azter daiteke kristo aurreko 776. urtean, txapelketa batetan irabazle suertatu ziren atleta batzuen zerrenda batekin. Kirol honen barruanproba askoren modalitateak daude; hala nola, lasteketak (abiadura proba laburrak, luzera ertainetakoak, luzera handikoak, hezidun lasterketak, kross-lasterketak, erreleboak...), luzera edo altuera jauziak, jaurtiketa ezberdinak (pisua, jabalina, diskoa eta mailu-jaurtiketa), ibilketa atletikoa eta proba konbinatuak (dekatloia eta heptatloia). Azken hauek, hamar eta zazpi proba bi egunetan egitean dautza. Dekatloian, esaterako, hiru jaurtiketa, hiru jauzi eta lau lasterketa burutu behar dira.
Atletismoa lasterketak,jauziak,jaurtiketa,froga nahasiak eta martxa lantzen dituen kirola da. zure aurkaria gainditu behar duzu abiaduran , erresistentzian, altueran eta distantzian. Atletismoko lehen bileran, ingalaterran ospatu zen 1825an. 1889an belgikan, lehen txapelketa nazionala ospatu zen. Atletismoa aro modernoan sartu zen 1892an, kronometraje elektronikoari esker.



PROBAK

A. PISTAKO PROBAK.pista_atletismo.jpg
Pistako lasterketa guztiak (100mtik - 10000mtara arte) 400 metrotako pista zabalean burutzen dira uda garaian eta neguan zehar 200 metrotako estadio itxietan ospatzen dira, euria eta eguraldia txarra ekidin ahal izateko. Pista, goma bereziaz eginda dago, "tartán" izenekoa. Honek, atletei erraztu egiten die pista gainean korrika egitea irristatzeko arriskurik gabe; honez gain, goma berezi horrek areagotu egiten du euren inpulsoa eta pisuari esker biderkatzen dute jasotzen duten indarra. Pistaren forma elipse luzatua da, borobil erdi bi alboetan eta berauek lotzen dituzten bi luzera dauzkatela.
Pista ofizial batek bira oso bat betetzen duten 8-9 kale ditu, euren barrutik belarrezko zelaia dagoela jaurtiketa eta jauzietarako. Abiadura lasterketetan korrikalari bakoitzari kale bat dagokio bere lasterketa egin dezan, marra biren artean korrika egin behar duela. Luzera ertaineko eta luzeko lasterketetan korrikalariek lehenengo kaletik doaz beti, gainerako atletak aurreratu ahal dutela ondoko kaleetatik. Honez gain, abiadura probetan atletek "takoak" erabiliko dituzte erreakzio abiadura ahal den txikien izan dadin. Tresna horiei esker (takoak) epaileek ere modu elektronikoan jakin dezakete atletaren batek aldez aurretik hasi den ala ez. Izan ere, tresna elktroniko hauek atletismoa era modernoan sartu dute, denborak guztiz zehatz neurtu ahal izan bait dira.
Pistan burututako lasterketak egin beharreko distantzien arabera sailkatzen dira: abiadura hutsa, abiadura ertaina, luzera ertaineko lasterketak eta distantzia luzeko lasterketak. Hauez gain, ibilketa oilinpikoa dago ere.

ABIADURA HUTSEKO PROBAK
100m100m...jpg

100 metroko lasterketa atletismoaren probarik laburrena da korrika egiten dena, estali gabeko pistan betiere. Lasterketa hau lerro zuzenean egiten da eta korrikalariek 100m-ko distantzia ahal duten azkarren egin behar dute. Errekorra duena Usain Bolt izena duen gizonezko jamaikarra da (09:58), 2009an lorturikoa, eta emakumezkoena Florence Griffith estatu batuarrak ezarri zuen 1988an (10:49).
100 metroko lasterketaren helburua oztoporik gabeko 100 metro ahalik eta azkarren egitea da. Nagusiki, abiadurako lasterketen artean garrantzitsuena bezala hartzen da. Atleta onenek 10 segundoko denboran egiten dute, 37 km/h bataz besteko abiaduraz eta 45 oinkadetan. Olinpiar Jokoetako programan sarturik dago gizonezkoentzat lehenengoz ospatu zirenetik, eta emakumezkoentzat 1928.eko Amsterdameko Olinpiar Jokoak ospatu zirenetik. Froga honetan errekorra duten atletak, gizonezkoen mailan, Usain Bolt da 9'58 segundorekin, eta emakumezkoen artean Florence Griffith Joyner da 10'49 segundoko markarekin.

200m.
200 metroko lasterketa atletismoaren distantzia laburreko lasterketen artean dago. 200m..jpgKarrera apur bat laburragoa stadion izenekoa izan zen, Antzinako Olinpiadetan erregistratutako lehendabiziko ekitaldia izan zena. Gaur egun, 400m.tako pistaren zabalaren erdia edo pista estalairen bira osoan datza.

Atleta bakoitzak bere "kale"tik egin behar du lasterketa osoa, alboko marra zuriak inolaz ere ezin dutela zapaldu kanporatuak izan daitezkeelako, denboraldi osoaren helburua bertan behera utziz. Atletek, bestalde, badakite lasterketa egin behar dutela ezkerraldeko marratik ahal duten gertuen, kanpokoaren ondotik joan ezkero metro gehiago egiten direlako. Horri esaten zaio bihurgune on bat egitea, ehuneneko guztiak garrantzitsuak direlako. Bihurgune hau burututakoan, zuzenari aurre egin behar zaio, honetan abiadura mantentzeko trebezia erakutsi behar dela. Oso goi mailako atleta gutxi dira gai azken zati honetan abiadura mantendu edo areagotzeko.
Gizonezkoen artean, inoizko markarik onena 2009an ezarri zuen Usain Bolt jamaikarrak (19:19). Emakumezkoei dagokienez, Florence Griffith estatu batuarrarena da erregistrorik hoberena (21:34, 1988an).

400m.

Lasterketa hau pistari bira oso bat egitean datza eta 200m.ko lasterketan bezala korrikalariak hasi eta bukatu behar dute beraien kaletik, 400m..pngondokoetan sartu gabe. Lasterketa hau oso gogorra da atletaren fisiologiaren ikuspuntutik, izan ere, os abiadura handia mantendu behar da denbora luzean, muskuluek dauzkaten energiak agortu artean, eskakizun handia suposatzen duela. Espezialitate honetan aritzen diren atletek entrenamnedu gogorrak burutu behar dituzte lasterketa osoan abiadura mantentzeko trebezia azaltzeko. Sarri askotan, lasterketa honen amaieran atleten posizioen aldaketa asko ikus daitezke, lehen aipaturiko trebezia agerian dagoelarik.
Lasterketa hau burutzeko, "kale" guztiak ez dira berdinak eta atletek, gehien bat, 3tik 6ra doazenak nahiago dituzte denbora osoan ia atleta guztien kontrola euki daitekeelako. 400m.ko lasterketa baten final batetan, kaleak zozketatu egiten dira eta final erdietan lortutako emaitzen arabera (onenen artean) banatzen dira 3tik 6rako kaleak, finalerako sailkatzeko lasterketan lortutako denbora txarrenak lortu dituzten atletak 1.go edo 8. kaletik joango direla.