BADMINTONa


Badminton 1.jpg




Araudioa



  1. JOKALEKUA ETA BERE EKIPAMENDUA
  2. BOLANTEAK
  3. BOLANTEAREN ABIADURA PROBA
  4. ERRAKETA
  5. EKIPO EGOKIA
  6. ZOZKETA
  7. PUNTUAKETA
  8. ZELAIZ ALDAKETA
  9. SAKEA / ZERBITZUA
  10. JOKOA BANAKA
  11. JOKOA BINAKA
  12. AKATSAK ZERBITZUAN
  13. FALTAK
  14. AERREPIKAPENAK
  15. BOLANTEA JOKOZ KANPO
  16. JOKO JARRAIA, PORTAERA TXARRA, ZIGORRAK
  17. EPAILEAK, PISTAKO OFIZIALAK ETA ERREKLAMAZIOAK





1. JOKALEKUA ETA BERE EKIPAMENDUA

      1. Jokalekuak “A” diagraman marratutakoa bezalako laukizuzena izan behar du, adierazten den neurrikoa. Marrek 40 mm zabal izan behar dute.
      2. Marrek antzemanerrazak izan behar dute, eta kolore zuriak edo horiak izango du lehentasuna.
      3. Marra guztiak dira mugatzen duten azaleraren parte.
      4. Zutoinak 1,55 m altxatuko dira zorutik hasita. Sendoak izan behar dute, zutik mantentzeaz gain sarea ere tenkatuta mantendu behar baitute, 1.10 arauak dioen bezala. Zutoinak edo euren euskarriak ezingo dira pistaren barrura sartu.
      5. Zutoinak binakako jokoko alboko marretan jarri behar dira, “A” diagraman ageri den bezala, berdin da banaka nahiz binaka jokatzen den.
      6. Sareak kolore iluneko hari finez egina izan behar du, eta gutxienez 15 mm eta gehienez 20 mm dituen mailaren handiera bera izan behar du.
Badminton 5.jpg
      1. Sareak 760 mm-ko zabalera izan behar du eta gutxienez 6,1 metroko luzera.
      2. Sarearen goiko aldeak 75 mm-ko zinta zuria eraman behar du ertzean; honek erditik tolestua egon behar du zinta zeharkatzen duen lokarri edota kable baten gainean. Zinta hau lokarriaren edota kablearen gainean joango da.
      3. Lokarriak edota kableak neurri eta pisu nahikoa izan behar dute zutoinen mailan tinko tenka daitezen.
      4. Pistaren erdialdean, sarearen goiko aldetik zoruraino 1,524 metroko distantzia egon behar du, eta 1,55 metrokoa binakako jokoko alboko marren gainean.
      5. Ez du tarterik egon behar sarearen ertzen eta zutoinen artean. Behar izanez gero, sarearen zabalera osoa zutoinari lotu behar zaio ertzetan.

Badminton 2.jpg


2. BOLANTEAK


  1. Luma-bola edo bolantea material naturalez eta/edo sintetikoz egina izan daiteke. Materiala dena delarik ere, hegaldiaren ezaugarriek luma naturalez egindako bola eta larru mehe batez estalitako kortxozko oinarri baten antzekoak izan behar dute.
  2. Luma naturalezko bolantea:
    1. Luma-bolak 16 luma eduki behar ditu oinarrian finkatuta.
    2. Lumek 62 eta 70 mm arteko luzera izan behar dute, baina luma-bola bakoitzean neurri bera izan behar dute, goitik oinarriaren amaierara.
    3. Lumen puntek 58 eta 68 mm arteko diametroko zirkulua osatu behar dute.
    4. Lumek ondo lotuta egon behar dute, hariz edo antzeko material egoki batez.
    5. Oinarriak 25 eta 28 mm arteko diametroa izan behar du, eta amaieran borobila izan behar du.
    6. Luma-bolak 4,74 g eta 5,50 g artean pisatu behar du.
  3. Luma sintetikozko bolantea:
    1. Gonak, lumen simulazioa material sintetikoetan, luma naturalak ordezkatzen ditu.
    2. Oinarria 2.2.5 arauan dago deskribatuta.
    3. Neurria eta pisua 2.2.2., 2.2.3. eta 2.2.6. arauetakoa izango da; hala ere, kontuan hartuta material sintetikoen pisu espezifikoa eta jokaera lumazkoarekiko, onartzen da %10eko aldakuntza.
  4. Bolantearen diseinu orokorrean, abiaduran eta hegaldian aldaketarik ez badago, alda daitezke aurreko zehaztapenak, baldin eta parte-hartzaileek hala erabakitzen badute:
    1. Altitudea edota eguraldia dela-eta egoera atmosferikoak bolante normala onartzen ez duen lekuetan; edo
    2. Egoera berezi bat dela eta, jokoaren mesedetan beharrezkoa egiten badu.



Badminton 3.jpg




3. BOLANTEAREN ABIADURA PROBA

  1. Bolante bat probatzeko, erabat eskuz azpitik egindako kolpea erabiltzen da, bolantearekiko kontaktua hondoko marraren gainean eginez. Bolantea goranzko angeluan jo behar da eta alboko marren paraleloan.
  2. Abiadura zuzena duen bolanteak erori behar du beste aldeko hondoko marratik gutxienez 530 mm-ra eta gehienez 990 mm-ra.




4. RAKETAK


  1. Erraketak osatzen duen egiturak gehienez 680 mm izango ditu luzeran eta 230 mm zabaleran. Erraketaren zatiak 4.1.1. arautik 4.1.5. araura bitartean deskribatzen dira.
    1. Heldulekua jokalariak erraketari heltzeko erabiltzen duen zatia da.
    2. Harien eremua bolantea jotzeko erabiltzen den zatia da.
    3. Buruak harien eremua inguratzen du.
    4. Kirtenak heldulekua eta burua lotzen ditu (4.1.6 araua bezala)
    5. Gurutzeak (baldin badago) kirtena eta burua lotzen ditu.


  1. Harien eremua.
    1. Harien eremuak laua izan behar du, eta txandaka gurutzatua edo gurutze-lekuan parekatua izan behar du. Harien diseinuak uniformea izan behar du oro har, eta, batez ere, erdian ez du beste guneetan baino xareagoa izan behar.
    2. Harien eremua luzera osoan ez da 280 mm baino handiagoa izango, ez eta zabalera osoan 220 mm baino handiagoa ere. Hala ere, hariak gurutzea osatuko lukeen eremura zabal daitezke, baldin eta zabaldu dena 35 mm baino handiagoa ez bada eta harien eremuaren luzera osoa gehienez 330 mm-ra iristen bada.



  1. Erraketa.
    1. Ez du itsatsitako objekturik edo tontorrik izango, ez bada erabiltzen direnak: higadurak, hausturak, bibrazioak saihesteko, pisua zabaltzeko, edo heldulekua jokalariaren eskura zintaz eusteko, neurriz eta kokapenaz horretarako egokiak izanez gero betiere; eta
    2. Ez du inolako gailurik izango jokalariari erraketaren forma aldatzeko aukera emango dionik.


Badminton 4.jpg





5. EKIPO EGOKIA
La Federación Internacional de Bádminton (IBF) decide toda cuestión sobre si la raqueta, volante, equipo o prototipo que se use para jugar al Bádminton cumple la normativa. Tal decisión debe ser emprendida por iniciativa de la IBF o a solicitud de cualquier parte con interés genuino en este aspecto, incluso cualquier jugador, fabricante de equipo o Asociación participante o miembro de ésta.

6. ZOZKETA

  1. Jokoa hasi aurretik, aurkariek aldeak zozketatu behar dituzte, eta alde irabazleak 6.1.1. eta 6.1.2. arauen artean aukeratu behar du:
    1. Sakea egiten hasi ala sakeari erantzuten hasi.
    2. Pistaren alde batean ala bestean hasi.

  1. Zozketa galtzen duen aldeak geratzen den aukera hartu beharko du.


7. PUNTUAKETA
  1. Partidak gehienez hiru joko izango ditu, ez bada besterik erabakitzen behintzat.
  2. 21 puntu lehenengo lortzen dituen aldeak joko bat irabaziko du, 7.4 eta 7.5 arauen kasuetan izan ezik.
  3. Tanto bat lortzen duen aldeak puntu bat izango du bere markagailuan. Alde batek puntua lortzeko beste aldekoak “falta” egin behar du edota bolanteak ez du jokoan egon behar beste aldeko pista ukitu duelako.
  4. Puntuazioa 20na dagoenean, 2 puntuko aldea lehenengo ateratzen duen aldeak irabaziko du jokoa.
  5. Puntuazioa 29na jartzen bada, 30. puntua lehenengo lortzen duen aldeak irabaziko du jokoa.
  6. Joko bat irabazten duen aldea hasiko da sakea egiten hurrengo jokoan.



8. ZELAIZ ALDAKETA
  1. Jokalariek eremuz aldatu behar dute:
    1. Lehen jokoaren amaieran;
    2. Hirugarren jokoaren hasieran (egongo balitz); eta
    3. Hirugarren jokoan, alde batek 11. puntua lortzean.
  2. Jokalariek eremu aldaketarik egiten ez badute, 8.1 arauari muzin eginez, akatsaz ohartu bezain laster egin beharko dute, bolantea jokoan ez dagoenean. Markagailua dagoen bezala utziko da.


9. SAKEA / ZERBITZUA

  1. Sake bat zuzen egina izateko:
    1. Inork ez du arrazoirik gabe atzeratu behar.
    2. Sakea egingo duena eta jasoko duena aurkako sake-koadro diagonalen barnean egon behar dute, koadro hauen alboko marrak ukitu gabe;
    3. Sakatzailearen nahiz jasoko duenaren oinen zati batek pistarekin kontaktuan egon behar du geldirik, sakearen hasieratik (9.2 araua) amaitu arte (9.3 araua);
    4. Sakatzailearen erraketak lehenik bolantearen oinarria jo behar du;
    5. Erraketak bolantea jotzen duen unean, honek jokalariaren gerriaren azpitik egon behar du; “gerria” deituko zaio jokalariaren azken saihetsaren parean sortuko litzatekeen balizko marrari.
    6. Bolantea jotzeko unean, erraketaren heldulekuak behera begira egon behar du.
    7. Behin sakea hasita, sakatzailearen erraketaren mugimenduak aurrerantz jarraitu behar du sakea amaitu arte; eta
    8. Bolantea sakatzailearen erraketatik gorantz jarriko da, gero sarearen gainetik pasa dadin jasotzailearen eremuan erortzeko, baldin eta ez badute lehenago ukitzen.
    9. Falta izango da, sakatzaileak sakea egin nahian, bolantea jotzen ez badu.
  2. Jokalariak euren lekuetan prest daudenean, sakatzailearen erraketaren buruaren aurreranzko mugimendua da sakearen hasiera.
  3. Sakea gauzatuko da, behin hasita (9.2 araua), sakatzaileak bolantea erraketaz jotzen duenean edota sakea egin nahian, bolantea lurrera erortzen bazaio.
  4. Sakatzaileak ezingo du sakea egin, eraman behar duena prest ez badago, baina sakea eramaten saiatzen bada, prest zegoela pentsatu beharko da.
  5. Binakako partidatan, bikoteak nahi bezala kokatu ahal izango dira, baldin eta ez bazaio ikusmena oztopatzen ez sakatzaileari, ez eta eraman behar duenari ere.



10. JOKOA BANAKA.
  1. Sakea ateratzeko eta jasotzeko eremuak:
    1. Sakea egin behar duenak punturik egin ez badu edota jokoan puntu-kopuru bikoitia lortu badu, sakatzailea nahiz eraman behar duena euren eskuineko sake-koadroan kokatuko dira.
    2. Sakea egin behar duenak jokoan puntu-kopuru bakoitia lortu badu, sakatzailea nahiz eraman behar duena euren ezkerreko sake-koadroan kokatuko dira.
  2. Sakea egin duenak eta eraman duenak txandaka joko dute bolantea, hau jokoan egoten ez den arte (15. araua).
  3. Puntuazioa eta sakea:
    1. Sakea egin duenak jokaldia irabazten badu, puntu bat irabaziko du markagailuan, eta pistaren beste aldetik egingo du sakea berriro.
    2. Sakea jaso duenak irabazten badu jokaldia, markagailuan puntu bat irabaziko du, eta sakea egingo du.




Badminton 7.jpg



11. JOKOA BINAKA.
      1. Sakea ateratzeko eta jasotzeko eremuak:
        1. Sakatzailearen aldeko jokalariak bere eskuineko sake-koadrotik egingo du sakea jokoaren hasiera bada, sakatzaileak punturik egin ez badu edota jokoan puntu-kopuru bikoitia lortu badu.
        2. Sakatzailearen aldeko jokalariak bere ezkerreko sake-koadrotik egingo du sakea sakatzaileak jokoan puntu-kopuru bakoitia lortu badu.
        3. Hartzailearen aldeko jokalariak atera badu azken sakea, sakea egin duen sake-koadroan geratu behar du. Alderantzizkoa egingo du bere jokokideak.
        4. Sakatzailearen sake-koadroaren diagonalean dagoen beste aldeko sake-koadroko jokalaria jasotzailea izango da.
        5. Jokalariek ez dute euren sake-koadroa aldatuko, beraiek sakea dutela puntu bat irabazi arte.
        6. Edozein txandatan, sakea ateratzen duenaren arabera egingo da sakea, 12. arauak dioen kasuan izan ezik.



      1. Joko-ordena eta pistako kokapena:
        1. Sakeari erantzun ondoren, sakearen aldeko edozein jokalarik eta jasotzailearen aldeko edozeinek jo dezake bolantea txandaka, hau jokoan egoten ez den arte (15. araua).
        2. Sakeari erantzun ondoren, jokalariak sarearen bere aldeko edozein lekutatik jo ahal izango du bolantea.
        3. Jasotzaileak soilik eraman ahal izango du sakea: bolanteak jasotzailearen kidea ukitzen edo jotzen badu, “falta” izango da eta atera duenak irabaziko du puntua.



      1. Puntuazioa eta sakea:
        1. Jokaldia sakea atera duenak irabazten badu, puntu bat izango du. Sakatzaileak berriro egingo du sakea, baina beste aldeko sake-koadrotik.
        2. Sakea jaso duenak irabazten badu jokaldia, puntu bat izango du. Orduan alde jasotzailea zena, sakea egingo duena izango da orain.



      1. Sakearen sekuentzia. Edozein jokotan, sakea egiteko eskubidea pasako da segidan:
        1. jokoaren hasieran eskuineko sake-koadrotik lehen sakea atera duenarengandik.
        2. hasierako jasotzailearen kidearengana. Sakea ezkerreko sake-koadrotik egingo da.
        3. tantoa irabazi duen aldeko sake-koadroan dagoen lehen sakatzailearen kidearengana. (11.1 araua)
        4. tantoa irabazi duen aldeko sake-koadroan dagoen lehen sake hartzailearengana (11.1 araua) eta horrela jarraian.



      1. Ez du inork sakerik egingo tokatzen ez zaionean, ezta erantzungo ere tokatzen ez zaionean, ezta joko berean bi sake jarraian jasoko ere, 12. eta 14. arauetan dioena ez bada.
      2. Alde irabazleko edozein jokalarik egingo du sakea lehenik hurrengo jokoan, eta alde galtzaileko edozein jokalarik jaso ahal izango du.



12. AKATSAK ZERBITZUAN.

  1. Sakean akatsa gertatuko da jokalari batek:
    1. Sakea egin edo jaso badu bere txanda ez denean,
    2. Sakea egin edo jaso badu ez zegokion sake-koadrotik,
  2. Sakea ateratzerakoan akatsa ikusten bada, hau zuzendu egingo da eta markagailua zegoenean mantenduko da.




13. FALTAK.
Falta egongo da:
      1. Ez bada sakea zuzen egin (9.1. araua)
      2. Sakea egitean bolantea:
        1. Sarean kateatuta eta bertan zintzilik geratzen bada.
        2. Sarea gainditu ondoren, bertan preso geratzen bada.
        3. Jaso behar duenaren kideak jotzen badu.
      3. Jokoaren erdian, bolantea(k):
        1. Pistatik kanpora erortzen bada (ez mugaren gainean ez barruan).
        2. Saretik pasatzen bada, edo sare azpitik.
        3. Ez badu sarea pasatzen.
        4. Sabaia edo alboko hormak ukitzen baditu.
        5. Jokalariaren gorputza edo arropa ukitzen badu; edo
        6. Pistatik kanpo dagoen objekturen bat edo pertsonaren bat jotzen badu.
(Eraikinaren egitura dela eta, badmintoneko agintari lokalak bertarako balio duten erabakiak har ditzake, beharrezkoa baderitzo, bolante batek oztopo bat jotzen duen kasuetarako, betiere bere Federazioaren beto-eskubidearen pean.)
      1. Erraketan preso geratzen bada eta jarraian sakea egiteko jaurtitzen bada;
      2. Bi kolpe emanez, jokalari berak bi aldiz jarraian jotzen badu;
      3. Segidan jokalari batek eta bere kideak jotzen badu; edo
      4. Jokalari baten erraketa jotzen badu eta gero jokalari horren pistaren hondorantz badoa.
    1. Bolantea jokoan dela, jokalari bat(ek):
      1. Erraketaz sarea edo honen euskarria ukitzen badu, edo gorputza edo arropa;
      2. Aurkariaren pistan sartzen bada sare gainetik erraketaz edo gorputzez, baina kolpean jokalariak sare gainetik bolanteari jarraitzen dionean izan ezin;
      3. Aurkariaren pistan sartzen bada sare azpitik erraketaz edo gorputzez, eta horrekin aurkariari arreta galarazten edo oztopoa sortzen badio;
      4. Aurkariari oztopoa eragiten badio, adibidez, ez badio legezko kolpea ematen uzten erraketak bolanteari sare gainetik jarraitzen dionean;
      5. Jokoan zehar, jokalari batek aurkariari arreta nahita galarazten dionean, keinuak edo oihuak eginez kasu;
    2. Jokalari batek arau-hauste larriak baditu, jarraian eginak, 16. arauaren pean.

Badminton 8.jpg
14. ERREPIKAPENAK.
  1. “Errepikapena” epaileak dota jokalari batek (epailerik ezean) adierazi ahal izango du jokoa eteteko.
  2. Errepikapena honako kasuotan egongo da:
    1. Sakatzaileak sakea egin badu hartzailea prest ez zegoela.
    2. Sakea egiten ari dela, aldi berean falta egiten badute hartzaileak eta sakatzaileak,
    3. Sakea erantzun ondoren, bolantea:
      1. Sarean harrapatuta eta zintzilik geratzen bada,
      2. Sare gainetik igaro ondoren, sarean harrapatuta geratzen bada,
    4. Jokoa ari dela, bolantea desegiten bada edota oinarria erabat bereizten bada,
    5. Epailearen ustez, jokoa eten egiten bada edota aurkako entrenatzaileak jokalari bati arreta galarazten badio.
    6. Marrazain bati ikuspegia galarazten bazaio, eta epaileak ezin badu erabakirik hartu.
    7. Errepikapena edozein ustekabekoren aurrean adieraz daiteke.



  1. Errepikapena dagoenean, azken saketik gertatutakoak ez du baliorik izango, eta sakea egin duenak egingo du berriro, 12. araua aplikatu ezean behintzat.



15. BOLANTEA JOKOZ KANPO.
Bolante bat ez dago jokoan:
      1. Sarea edo zutoina jo ondoren, jotzailearen pistara erortzen hasten denean;
      2. Pista jotzen duenean; edo
      3. Falta edota errepikapena egon denean.



16. JOKO JARRAIA, ORTAERA TXARRA, ZIGORRAK.
    1. Jokoak jarraia izan behar du lehen sakea egiten denetik partida amaitu arte, 16.2 eta 16.3 arauetako kasuetan izan ezik.
    2. Atsedenaldia:
Partida guztietan egongo da atsedenaldia
      1. Eta joko bakoitzean ez da 60 segundo baino gehiagokoa izango alde batek 11 puntu lortu dituenean
      2. Eta ez da 120 segundo baino luzeagoa izango lehen eta bigarren jokoaren artean, eta bigarren eta hirugarren jokoen artean
(Telebistaz emango diren partidatan, epaile nagusiak erabakiko du partidaren aurretik 16.2 araukoak derrigorrezkoak diren edota beste iraupen jakin batekoak.)
  1. Joko etena
    1. Jokalarien nahiaren kontrako gorabehera batek hala eskatuz gero, epaileak jokoa eten dezake irizten dion epe batez.
    2. Salbuespenezko zirkunstantzia batean, epaile nagusiak jokoa eten dezan eska diezaioke epaileari.
    3. Jokoa eteten bada, tanteoak bere horretan jarraituko du eta jokoari berriro puntu horretan ekingo zaio.



  1. Joko atzerapena
    1. Inola ere ez da jokoa atzeratuko jokalariak arnasa har dezan edo indarrak bil ditzan, ez eta aholkua jasotzeko ere.
    2. Epailea izango da jokoaren atzerapena erabakiko duen bakarra.



  1. Aholkua eta pista uztea
    1. Jokalariak bolantea jokoan ez dagoenean soilik hartu ahal izango du aholkua partidan zehar (15 araua).
    2. Jokalariak ezingo du pista utzi partidan zehar epailearen baimenik gabe, ez bada 16.2 atalean ageri direnetan.



  1. Jokalariak ezingo du:
    1. Jokoa nahita atzeratu edo eten;
    2. Bolantea aldatu edo bortxatu abiada eta hegaldi handiagoa lortu dezan;
    3. Jarrera erasokorra izan; edo
    4. Kirolaren aurkako jarrera izan edo badmintoneko arauen aurka jo.



  1. Arau-hausteen administrazioa:
    1. Epaileak honela aplikatuko ditu badmintoneko 16.4, 16.5 edo 16.6 arauak:
      1. Prebentzio-abisua arau-hausleari, txartelik erakutsi gabe eta mikrofonoa itxita duela.
      2. Ahozko amonestazioa arau-hausleari (aurrez abisua jaso badu), txartel horia eta ahots ozenez esan: “Amonestazioa jokaera okerragatik”.
      3. Amonestazioa zigorrarekin (aurrez ahozko abisua jaso badu), txartel gorria eta ahots ozenez esan: “Falta jokaera okerragatik”. Kasu honetan, falta sakatzaileak egin badu, sakea galduko du (jokoan sake-aldaketatzat hartuko da, eta aurkariari tanto bat emango zaio); falta jasotzaileak egin badu, aurkariari emango zaio tantoa.
    2. Iraina larria izan bada, edota portaera txarrak iraun egiten badu, epaileak Epaile Nagusiari jakinarazi behar dio, eta honek arau-hauslea deskalifikatzeko gaitasuna izango du.






17. EPAILEAK, PISTAKO OFIZIALAK ETA ERREKLAMAZIOAK.
  1. Epaile nagusiak izango du lehiaketaren erabateko ardura, edota partida bat dagoen probarena.
  2. Izendatzen dutenean, epaileak hartuko du partidaren, pistaren eta gertuko ingurumarien erantzukizuna.
  3. Sakeko epaileak sakatzaileak sakean egindako faltak adierazi behar ditu. Ikus 9. araua.
  4. Alboko epaileak adierazi behar du bolantea barruan ala kanpoan dagoen.
  5. Erabaki ofizialek ez dute atzera bueltarik izango sakeko epaileen eta alboko epaileen erabakiei dagokienean. Hala ere, zenbait kasutan, partidako epaileak aldatu ahal izango du alboko epailearen erabakia.
  6. Honakoa da epaile baten zeregina:
    1. Badmintoneko arauak betearaztea, eta, batez ere, gertatzen denean, falta bat edota errepikapen bat adieraztea;
    2. Jokoan, erreklamazioa edozein dela, erabaki bat hartzea, hurrengo sakea egin aurretik betiere;
    3. Jokalariek eta ikusleek partidaren garapenaren berri daukatela ziurtatzea.
    4. Sakeko epaileak edota alboko epaileak izendatu edo kargutik kentzea, epaile nagusiarekin hitz egin ondoren.
    5. Ez bada pistako beste ofizialik izendatu, ardura hartzea haren erantzukizunak bete daitezen.
    6. Izendatutako ofizial batek ez badu jokaldia ikusi, epaileak erabaki bat hartu behar du edota puntua errepikarazi.
    7. Apuntatu eta epaile nagusiari jakinaraztea 16. arauari dagokion guztia; eta
    8. Epaile nagusiari arauei dagozkien apelazioak soilik eramatea (Apelazio horiek hurrengo sakea egin aurretik egin behar dira edota, jokoaren amaieran, apelazioa jarri duenak pista utzi baino lehen).