BEROKETA: DEFINIZIOA

external image 400982410_be9fcd67f3_o.gif




Edozein jarduera fisiko egiteko asmoa dugunean (kasu honetan saskibaloia), organismoa pixkanaka-pixkanaka jarri behar dugu lanean. Ariketa fisiko bat inoiz ez dugu bat-batean hasi behar, gorputzaren kalterako izan daiteke eta. Beraz, honela definituko dugu beroketa: ekintza, ariketa edo mugimendu multzo bat, esfortzu handi samar bat egin aurrekoa, organismoa fisikoki nahiz psikologikoki egokitzearren.

Orain, arreta handiz zaindu behar dugu zein metodologia jarraitu, bata edo bestea izan daitekeelako, tartean zenbait eragile direla. Gure kasuan, beroketa hori langai dugun adin tarteari egokitu beharra daukagu, hau da, 8tik 11 urtera bitarteko umeei. Oso garbi eduki behar dugu ez dela gauza bera helduekin beroketa egitea edo alebin eta benjaminekin egitea. Horregatik, huts ikaragarria egingo genuke helduen estereotipoak haurrengana aldatuko bagenitu, zeren eta, besteak beste, halako adinetan ez baita beharrezkoa beroketa prototipo bat egitea, batez ere etengabeko jardueran ari direnez, sekula ez direlako hutsetik hasiko, alderantziz, baizik, egunean zehar mugitzeko zenbait jarduera egitetik etorriko dira eta.

Hala, bada, beroketa edo hasierako aldi horrek dituen ezaugarri nagusietatik honako hauek azpimarratuko ditugu:

1. Izaera ludikoa.
2. Bizitasuna.
3. Osotasuna, bai keinu teknikoei bai mugimenduei dagokienez.


Zertarako balio du?
  • Aktibazio fisikoa. Jarduera hasten da eta organismoa eta bere osagaiak egokitu behar ditugu pixkanaka pixkanaka ondoren burutuko dugunera.
  • Aktibazio psikologikoa. Arreta, somaketa eta kontzentrazioa hobetzen laguntzen dute.
  • Ahalezko etekinaren hobekuntza. Beroketari esker gauzak hobeto egin ahal izango ditugu, ariketetara eta hauen intentsitatera prestatua eta moldatuta baikaude.
  • Lesioen prebentzioa. Muskuluen, tendoien, lotailuen eta giltzaduren lesio askoren zergaitia hurrengoa litzateke; egitura hauek ez zeudela esfortzura egokituta edo azken hau handiegia izan dela. Beroketarekin lesio hauek guztiak ekidituko ditugu eta aktibitatea modu jarrai batean bete ahal izango dugu.
Zerez osatzen da?
Beroketa, entrenamenduaren beste atal batzuk bezala, kirolariaren gaitasunarekin eta entrenamenduaren mailarekin erlazionatua dago. Ez litzateke egokia izango, arau orokor bezala, beroketari hasierako mailatan esfortzu eta denbora asko ematea, egokitzapenaren ideia galduko bailuke eta entrenamendua izango bailitzateke. Kontutan hartu behar da, beroketa norbanakoaren gauza dela, orokorrean zenbait erreferentzia eman arren. Pertsona bakoitzak bere puntu ahulak ditu eta hauekin izan behar dugu arreta gehiago. Beroketan kontu gehiagorekin ibiliko gara zonalde hauekin, jardueran eta beroketan gehien ihardukitzen duten zonaldekin.
Beroketaren egiturak 2 zati izango ditu: orokorra eta espezifikoa.
  • Zati orokorrean, eginbehar komunak egiten dira, adibidez; nagiak ateratzeako ariketak, estiramendua, giltzaduren mugimendua, lasterketa jarraia
  • Zati espezifikoan egongo dira, sesioaren dinamikan sartuko gaituzten ariketak eta zati orokorraren ariketak modu zehatzago batean, estiramenduak, giltzaduren mugikortasuna, progresioak, baita muskuluen tonifikaziorako ariketak ere.



external image 000417730.jpg



BEROKETA: Oinarrizko azalpenak.
AZALPEN GEHIAGO.