external image Img214070874.jpg



Boleibola




HISTORIA



Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, ekipo batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez
(normalean eskua edobesaurrea) joz bidaltzen datzana. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren zelai-zatianlurra jogabe
itzuli behar da, hiru jokalarik segidan uki dezaketelarik.
Jokoa, denbora-pasa gisa, William G. Morganek asmatu zuen 1985an Hlyokeko Kristau Gazte Asoziazioko Heziketa Fisikoko

zuzendaria zelarik. Bere jokoa, hasiera batean mintonette deitua, segidan egin zen famatu ez bakarrik Ameriketako Estatu
Batuetan, baizik eta mundu guztian ere.
Lehenengo aldiz Ekialde Urruneko jokoetan jokatu zen 193an Filipinetan. Boleiboleko Federazio Internazionala (FIVB)
1947an sortu zen. Lehendabiziko munduko txapelketak 1949an jokatu ziren eta1952tik aurrera lau urtez behin ospatzen
dira. Bertako dominatzaile nagusiak SESB (bai mutil zein nesketan), Txekoslovakia (mutiletan), Japonia eta Txina
(nesketan).
Kirol Olinpiko 1964az geroztik da. Europako txapelketak 1948tik aurrera, SESB osatzen zuten estatuek dominatuak
izan dira. Lau urtez behin ospatzen den Munduko Kopa dago 1965az geroztik. Munduko Liga bat ere badago lehenengo
aldiz 1990ean ospatua eta bertan hamar estatuk parte hartzen dute. 1993ean neskentzako Grand Prix bat sortu zen eta
munduko zortzi selekzio onenek parte hartzen dute.



external image 400px-Europei_di_pallavolo_2005_-_Italia-Russia.jpg




Arauak

Boleibol taldea, 6 jokalarik osatzen dute hiru atakatzailek eta hiru defentsorek. Sakea duen taldeko jokalaria bere
zelai-atzeko marraren atzealdean jartzen da eta sarearen gainetik pasarazten du pilota eskumuturraz edo eskuaz emanda.
Sakean saialdi bakarra dago eta zelaiaren atzeko eskuinean dagoenak egin behar du. Kapitainak kolore desberdineko
kamiseta du eta sakea ateratzen den momentuan jokalari bakoitzak toki jakin batean egon behar du kapitainarekiko.


Behin jokoa hasia dagoenean pilota sarearen gainetik pasa dadin gorputzeko edozein atalez eman daiteke (halere, ukitu
mota nagusiak besaurrekoa, behatzetako eta errematea dira), eta tantoa norbaitek huts egin arte irauten du, hau da,
pilota ez bada itzultzen edo arauz kanpoko zerbait egiten bada.
Talde bakoitzak pilota sarearen gainetik itzuli behar du gehienez hiru toke emanda(blokeoko ukitua ez da kontatzen) eta
jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin dute pilota eutsi, ezta sarea ukitu baina beste
taldearen zelai-jokora pasa daitezke. Orain bi taldetako edozeinek egin dezake tantoa, lehen ordea ez.
Talde batek sakea berreskuratutakoan bere jokalari guztiek erlojuearen orratzen norabidean errotatu beharra daukate,
adibidez, aurreko eskuinaldean dagoena eskuin atzealdera pasako da eta horrela sei jokalariak.
25 puntu egiten dituen lehen taldeak set bat irabazten du, betiere biko aldea dagoelarik. 24ra berdinketa baldin badago
jokatzen jarraitzen da talde batek bi puntuko aldea lortu arte. Mutiletan partidak bost set-etatik onenera jokatzen dira
(hiru irabazi) eta nesketan hirura (bi irabazi). Partidak epaile nagusi, laguntzaile, kronometratzaile, anotatzaile eta
lineako epaileez kontrolatua dago.



external image 200px-VolleyballCourt.png



Teknika




Erasoko ekintza teknikoak

Zerbitzua

Puntu bakoitza zelaiko atzeko marratik hasten da. Aurkako jokalarien puntu txarrak kontuan izanik, baloia airera bota eta
beste zelairantz kolpekatzen da.
Kolpea zutik edo saltoan egin daiteke. Orientazioa garrantzitsua da, aurkako jokalaria baloia berriro jaurtitzeaz arduratu
behar baita. Era desberdinetara
egin daiteke:


Azpiko zerbitzua: Hankak sorbalden neurrira zabaltzen dira, baloiari ematen diogun eskuaren kontrako hanka aurrerago
dagoela. Gorputza aurreraka inklinaturik dago belaunak tolestua dauden bitartean. Baloiari jotzen dion eskua atzeraka
luzaturik eta besteeskuak baloia heltzen du.Baloia kolpekatzean aurreraka kulunka txiki bat egoten da.


Eskua goian: Kolokazioa azpiko sakearen berdina da baina kasu honetan baloia joko duen besoa lepoaren atzeanjartzen
da kutxara moduan.Kontrako eskuarekin baloia gora botatzen da , eta buruaren parean dagoenean baloia jotzen da besoa
luzaturikdagoela.Horrela baloia bestezelaian indarrarekin jaitsiko da beheraka.


Esekian: Aurrekoaren antzekoa da baina baloia beste aldera heltzean bere indarra galtzen doa lurrera iritsi arte.Gainera
sake mota hau saltoanegiten da.


Jauzi handia: Baloia airera botatzen da hanka ezkerra aurreraka emanez eta bi pasu eginez, eskuinera eta ezkerrera,
gero biak elkartu eta saltoa ematen da, baloia indar handiagoarekin mugitu dadin.


Kako flotantea: Jokalaria jokora saiheska kokatzen da, gorputza aurreraka inklinaturik. Baloia goraka botatzen 20
zentimetroetara gutxi gora bera eta eskuarekin kolpekatzen da behetik gora, besoa guztiz luzaturik egon daiteke,
kasu honetan eskua guztiz esturaturik.Aldi berean atzerago zegoen hanka bestearen parera jartzen da. Sakea motza
eta zehatza izaten da.





external image 220px-VolleyballRotation.png


external image 200px-Volleyball_serve.jpg



Paseak
Baloia jazo eta kontrolatzen jakitea oso garrantzitsua da, horrela gainerako jokalariek baloia posizio onean izango dute
beste zelaira pasatzeko. Paseak modu askotara egin daitezke, baina baloia nola etortzen den arabera aukeratzen dira
pase motak:


Besaurrea ukitua: Pase mota hau baloia baxu datorrenean aukeratzen da.Gorputza aurrerantz inklinaturik dagoela,besoak
luzaturik gerriarenparera jartzen dira eta kanporako errotazioa egiten da eskuak elkarturik daudela (euren artean
elkarloturik). Pasehonetan, jokalariak belaunen etaaldaken flexio-estentzio mugimendua egiten dute baloiaren ukitua
egiteko. Baloiari norabide jakin bat emateko,sorbaldak baloiari eman nahi diogunnorabiderantz kokatu behar dira,
horregatik oso garrantzitsua da azkar mugitzea.


Beste batzuetan golpe zailagoetara behartuta daude jokalariak, kasu hauetan lurrera botatzen eskuak luzatuz baloia euren
eskuetan jo eta botea bertan
eman dadin.


Hatz tokea: Pase mota hau boleibolaren pase zehatzena izaten da. Pasea egiten duen jokalariak, beste jokalarieibaloia
ondo iristeko ardura baitu.Normalean bigarrengo kolpea izaten da, bere helburua baloia posizio onean jartzea baita,
hurrengo jokalariakerremate batez beste zelaian sartzeko.Kolpe honen kolokazioa besoak eta eskuak 90ºtako angelua
osatuz lortzen da. Eskuetako behatzek era triangelubat osatzen dute euren artean,gainera hatzek duten posizioa
baloiak hartuko duen norabidea izango da . Azkenik hankak sorbalden zabaleranbanatu behar dira, oina bat bestea
baino aurreratuago dagoelarik, aldakak eta belaunek inpultso egin eta baloia jaurtitzen da.

Batzuetan pasea albora egin behar izaten da. Orduan eskuen posizioa aldatzen da, hartu nahi dugun norabidera lortzeko.
Baloia eskuinera joatea nahi badugu, esku ezkerra baloiaren ezkerrean kokatu behar da eta esku honekin inpultsoa
egiten da. Ezkerrera joatea nahi badugu ordea eskuineko eskua baloiaren eskuinaldean jarri eta honek egingo du inpultsoa.
Pase mota hau atzeraka ere egin daiteke, orokorrean aurrekoaren ezaugarri berak ditu baina pase honetan baloia buruaren
gainean kolpatzen da,
enborrak eta eskumuturrek tentsioa egiten dutelarik.


external image 200px-Volleyball_reception.jpg


Erremateak



Jokalariak salto batez baloia beste zelaira kolpatzen du indarrez, gaizki defendituta dauden aldeak kontuan izanik. Saltoa
egiterako orduan eskuen eta hanken koordinazio jakin bat eraman behar da. Normalean erremateak egin aurretik bi edo
hiru pausoz osatutako karrera egin ohi da, indar handiagoa lortzeko. Lehen pausoa ezkerrarekin egiten da eta nahiko
motza izaten da, gero eskuinarekin pauso luzeagoa ematen da saltorako inpultsoa hartzen joateko eta azkenik
ezkerrarekin egiten den pausoa motza izango da, inpultsoa hartzeaz bukatuko baitugu. Erremate onak egin ahal
izateko teknikak eta salto handiak egiteak garrantzi handia izaten du. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira,
sorbalden parean.


external image 200px-Volleyball9_block.jpg

external image 150px-Volleyball_spike.jpg


Defentsako eraso teknikoak



Blokeoa: Akzio honetan aurkako jokalarien edozein atake saihesteko erabiltzen da. Sarearen alboan egiten da saltoeskuak
goian dituzula. Hasieraneskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden parean eta gero jausian erasotzailearen errematearen
arabera eskuenkokapena aldatzen da, horrelabaloia segituan bueltatu ahal izateko. Hori ondo ez bada ateratzen behintzat
aurkako taldearen atakea zailagoaizangoda. Blokeoan hiru jokalariekhartzen dute parte, aurrelariak izaten dira normalean.
Errezepzioa: Ekintza mota honek besaurreko ukituaren ezaugarri berak dituErorketak: Hauen helburua baloia oso baxu
datorrenean baloia altxatzea da. Erorketak kontuz egin behar dira lezioakegiteko aukerak ematen baititu.Erorketa txar batek,
eragina izan dezake jokalari batengan. Erorketa aurrera egin daitezke, kasu honetan pauso handibat ematen da
aurrerantzeskuak luzatuk baloia jotzeko. Baloiari eman eta gero erorketa moteltzeko besoak eta enborrak lurrean jarri
behar dira, kokotsarekin lurra ezukitzeko. Horregatik mutilek lurraren ukitua bularrarekin egiten dute eta neskak berriz
sabelarekin.

Erorketa albora egitean antzekoa gertatzen da, pausoa baloia datorren alderantz ematen da eskuak luzatuz. Erorketan
baloia jotzen den eskuko sorbaldaren gainean zilipurdi bat egiten da eta ahal den azkarren zutik jarri.




external image 200px-Volleyball_dig.jpg






Eta hona hemen voleiboleko arauak, zalantzaren bat egon ezkero argi dezazuen:









BOLEIBOLA. ARAU NAGUSIAK



1. NEURRI OROKORRAK.

A. ZELAIA.
· 18m. Luzeraz x 9m. Zabaleraz.
· Ziurtasun-aldea: 3m.ko alde librea zelaiaren inguruan zehar.
· Lurretik sapairaino (zelai estalietan): 7m.
· Erdiko marra: 9m. x 9m.ko bi zelai berdinetan zatitzen du.
· Erasorako marrak eta guneak: erdiko marraren paraleloak dira eta honetatik 3 m.ra.
· Ateratzeko guneak: atzeko marraren ostean zehar.
· Jokalariz aldatzeko aldeak: ziurtasun-aldean, erasorako marren jarraipenek mugatua.

B. SAREA ETA ZUTOINAK.
· Sarea: 9.50m. x 1m.
· Antenak: 1.80m.ko luzera daukaten makila bigun eta mehe bi (gorriz eta zuriz margostuak). Sarearen zati bat bezala hartzen dira eta zelaia mugatzen dute sarearen gainetik.
· Sarearen altuerak: 2.43m. gizonezkoentzat eta 2.24m. andrazkoentzat, zelaiaren erdialdean neurtuta.
· Zutoinak: borobilak eta 2.55m.ko altuerakoak, alboko marratik 0.5m.tik 1m.ra bitartean kokatzen direla.
. Baloia: bere zirkunferentzia 65-67zm.koa da eta bere pisua 260-280gr.koa



2. TALDEAK. JOKUAREN ETENALDIAK.

A. TALDEAK.
· Talde bat, gehienez, 12 jokalarik osatzen dute (1tik 18ra zenbatuak).
· Zelaian 6 jokalarik jokatzen dute bakarrik, aulkian beste 6 daudela.
· Baloia ateratzeko momentuan, jokalariek 3ko lerro bi osatu behar dute: 3 aurrean (aurrelariak) eta 3 atzean (atzelariak). Jokuan betetzen duten funtzioaren arabera hartzaileak, kokatzaileak eta errematatzaileak izan daitezke.
· Jokalari bakoitzak zelaiaren “gune” batean egon behar du (1tik 6ra zenbatuak).
· Defentsa batek, baloia atera baino lehen, ezin du egon auurrelari baten aurretik; ezta alderantziz ere. Baina sakea egin ta gero edozein lekutan joka dezakete. Hala ere, Biraketaren ordena ezin da aldatu set batean zehar.
· Biraketari ekin behar zaio, baloia jasotzen duen taldeak irabazi edo kontrakoek huts egiten dutenean. Erlojuaren orratzen zentzuan egiten da.
· Hurrengo setetan, taldeek beste biraketa-orden bat erabil dezakete.

B. ETENALDIAK ETA HUTSARTEAK.

· Arauzko etenaldiak:
a) Atsedenaldiak: set bakoitzeko bi, eta 30 segundutakoak.
b) Ordezkapenak: 6 egin daitezke set bakoitzeko eta jokalaria aldatzeko beste denbora dago bakarrik.
· Seten arteko etenaldiak 2 minututakoak dira, baina 4. eta 5.aren artekoa 5’koa da.
· Seta amaitzean, jokalariek zelaiz aldatzen dute.
· 5. Setean, talde batek 8 puntu lortzen dituenean zelaiz aldatzen dute, inolako denborarik galdu gabe.


3. JOKUAREN EMAITZAK.
· Zelan lortzen dugu puntu bat?:
a) Kontrakoek sakea txarto egiten ba dute.
b) Ez ba digute baloia itzultzen, edo
c) Falta egiten ba dute.
· Zelan irabazten dugu set bat? 25 puntu lortzen ditugunean, BAINA kontrakoarekiko 2 puntutako abantaila egonda.
· Zelan irabazten dugu partidua? 3 set alde lortzen ditugunean. 5 set joka daitezke gehienez.
· 5. seta hasterakoan, zozketa berri bat egin behar da talde bietako kapitainen artean, sakea edo zelaia aukeratzeko.
· Talde bat aurkezten ez ba da partidua jolasteko edo zauritu den jakalaria ordezkatzerik ez ba dago, partidua galtzen da. 1go kasuan 3-0 eta 25-0, eta 2. kasuan eramandako puntuazioa eta 25ra arte set hori gehi 25-0 gainerako setak.

4. JOKUA ETA FALTARIK NAGUSIENAK.
A. SAKEA.
· Zein taldek ateratzen du?: partiduaren aurreko zozketan sakea aukeratu duen taldeak. 5. Setetarako zozketa berria egiten da.
· Taldeko nork ateratzen du?: zelaiaren 1go “gunean” kokatuta dagoen jokalariak (eskumako atzelaria).
· Ateratzen duen taldeak galtzen ba du, kontrakoek baloia hartu eta biraketari ekiten diote, puntu bat lortzen dutela. Ez dago 2. sakea egiteko aukerarik.
· Baloia ateratzeko 5” daude. Bigarren saio bat egon daiteke sakea egiteko, BAINA baloia aidera bota duenean ikutu barik lurrera jeisten uzten badiogu. Gero, 3” daude sakea egiteko.
· Ateratzean, baloiak ahal du ikutu sarea, bai eta antenak ere.

B. BALOIAREN IKUTZEA.
· Jokalari batek ezin du ikutu birritan eta jarraian baloia, blokeoan ezik.
· Talde batek ezin du baloia ikutu hiru bider baino gehiagotan (blokeoan ezik).
· Faltarik arruntenak:
a) BALOI ATXEKIA: baloia ezin da altxatu, lagundu edo bultzatu.
b) BIKOITZ: esku batekin eta jarraian bestearekin ikutu.
c) IKUTZE BI: bolkeoa egiten ez duen jokalariak bitan ikutzen duenean.
d) LAU IKUTZE: blokeoa egiten ez duen talde batek lautan ikutzen duenean.
e) ZAGUERO: defentsa batek errematea egiten du, eraso-gunean, sarearen altueraren gainetik.
· Gorputzaren edozein atalekin jolas daiteke, oinak barne.
· Jokuaren barne, baloiak sarea ikutu dezake, aurretik eman diren ikutzeak zenbatzen direla.


C. KONTRAKOEN ZELAIAN SARTZEAK.
· Eskuak, sare-gainetik, kontrakoen zelaian sar daitezke EGINDAKO errematea blokeatzeko.
· Sarea ikutu dezakegu, bai eta antenak ere, horrekin ez ba da etekinik ateratzen.
· Jokuan, baloiak ikutzen ba du sarea jokatzen jarrai dezakegu, aurretik emandako ikutzeak zenbatuz.
· INBASIOA: oin bat edo biek erdiko marra GUZTIZ igarotzen dutenean.
· Errematea egin behar da eskuak kontrakoen zelaian sartu gabe.
· Aurrelariek blokea dezakete bakarrik.
· Blokeoa ez da zenbatzen ikutze bat bezala eta, gainera, blokeatzaileak egin dezake hurrengoa.