RUGBY-Pictograma.jpg
ERRUGBIA
Erdi aroan bazegoen “soule” izeneko joko bat. Bi herritako gazteek, kopuru librean, txerri puxika bat bereganatu eta norberak bere herrira eramatea zuen helburua. Araurik gabeko jokoa zen, eta edozein ekintza baimendua zegoen.
Kondairak dio 1823. urtean Rugby hiriko institutuko ikasleak futbolean ari zirela, egun euritsua zen eta zelaia lokaztuta zegoen. Horren zaila zen pilota jokatzea non ikasle batek pilota eskuekin hartu eta ate aldera korrikan hasi zen. Aurkariek jokalaria harrapatu eta lurrera boteaz gelditzen saiatu ziren. Jokoa hain dibertigarria suertatu zen non beste institutuetan ere praktikatzen hasi zirela. Urteekin arauak zehaztu eta mundu mailan zabaldu zen.
Ezezagunentzat kirol zakarra gerta daiteke, baina berez arauak eta aurkariaren errespetua beste edozein gauzen gainetik jartzen duen kirola da.
Jolas honetan izaera ezberdineko edozein pertsona bere lekua izan dezake; azkarrak atzelariak izaten dira, indar
tsuak aurrelariak, baloiarekin trebeak direnak erdilariak, ....



rugby.jpg



NOLA JOKATZEN DA?
15 jokalariz osatutako bi talde, forma berezia duen pilota batekin, elkarren aurka jokatzen dute. Helburua pilotarekin aurrera
egitea, zelai guztia gurutzatu eta pilota aurkariaren lurrean kokatzean datza.

Partidu bat 40’ minututako bi tartez osatzen da.

Joko eremua 100 x 70 metrotako belar zelai bat da. Zelaiaren atzealdeetan talde bakoitzak lortu eta defendatu behar dituen
entsegu guneak daude. Modu berean talde bakoitzak zutoinak deitutako atea izango du.


Rugby_-_jokalarien_kokapena..jpg

Jokalarien kokapena zelaian



PUNTUAK LORTZEKO


Puntuak lortzeko modu ezberdinak daude: Ø Entsegua: Baloia aurkariaren entsegu gunea deritzon eremuko lurrean uzteari deitzen zaio. Jokaldi honekin bost (5) puntu bereganatzen dira.



TRY.jpg

Ø Transformaketa: Entsegua lortu ondoren aukera dago beste bi (2) puntu lortzeko. Horretarako, entsegua lortu den puntutik
eta perpendikularki dagoen puntu batetik, baloia lurrean utzi eta ostikoz jaurtiko dugu. Hiru zutoin artean sartzen bada bi puntu eskuratzen dira.

external image 340x.jpg

Ø Zutoinetako jaurtiketa: Zigor kolpe baten ondoren, baloia lurrean ipini eta ostikoz jaurtitzeko aukera dugu. Hemen
ere hiru zutoinen artean sartzea lortzen badugu, hiru (3) puntu eskuratuko ditugu.

CONVERSION.jpg

Ø Drop edo bote azkarra
: Jokoaren edozein unetan jokalariren bat pilota bote azkarrean ostikoz jaurtiki eta hiru zutoinen artetik pasatzen bada, hiru (3) puntu lortuko ditu.


DROP_Goal.jpg


ZELAN JOKATU BALOIA


Errugbian baloia hanka eta eskuekin jokatu daiteke:

Ø Eskuekin egindako pase guztiak atzerantz egin behar dira. Aurrerantz pasatzea “avant” izeneko falta edo huts egitea suposatzen du.
PassRugbyBall.jpg


Ø Hankarekin egiten direnak berriz edozein norabidean egin daitezke. Hala ere kontutan izan baloia baino aurreratuago dau
den taldekideak jokoz kanpo egongo direla.

KICKING.jpg

Baloia eskutan badugu edozein norabidean mugitu gaitezke.

Baloia daraman aurkaria geldiarazteko plakaketa erabiliko dugu; hau da gorputzetik heldu eta lurrera botatzen ahalegindu. Lurrera erortzerakoan derrigortuta dago baloia askatzen.
Hala ere gogoratu baloia daraman jokalaria soilik plakatu daitekeela, eta ezin zaiola lepotik plakatu.



RUGBY_1.jpg


JOKALDI BEREZIAK

Errugbian badira jokaldi berezi batzuk.
Ø Melea: Falta baten ondoren baloia jokoan jartzeko modua da. Normalean talde bakoitzeko zortzi (8) jokalarik (nahiz eta kopurua librea izan) parte hartzen dute, hiru lerrotan antolatu eta elkarren artean tinko heltzen dira. Beste taldea aurrez aurre jartzen zaio eta bi taldee
tako lehen lerroko jokalariak elkarren artean bultzatzen hasiko dira. Falta jaso duen taldeko jokalari batek baloia jokoan jarriko du; bi taldeen artean osatzen duten erdiko pasilloan baloia sartuz. Talde bakoitzak baloia berreskuratzen ahaleginduko da; orpoekin jokatu eta melearen atzealdea eramaten saiatuz. Melea egiterakoan gogoratu bizkarra zuzen eta burua tente mantendu behar direla. Bultzakada egiterakoan indarra beti hankekin egingo dugu. Sorbalda beti gerria baino altuago egon behar du eta inguruko lagunak tinko heldu behar dira.
ruck_rugby.jpg


Ø Touchea: Baloia zelaitik kanpo ateratzen denean berriz jokoan jartzeko erabiltzen den jokaldia da. Ateratzen duen taldeak erabakiko
du zenbat jokalari jokatzen dute touchea. Bi taldeetan kopurua berdina izan behar da. Jokalariak bi lerrotan aurrez aurre ipiniko dira. Baloia kanpora bota ez duen taldeko jokalari batek baloia bi taldeen artean bota eta jokalariak salto eginez baloia bereganatzen ahaleginduko dira.
rugby_touche.jpg


Ø Ruck edo bat bateko melea: Zenbaitetan baloia lurrean egonda bi taldeetako zenbait jokalarik elkartu egiten dira eta baloia bereganatzeko bat bateko melea sortzen dute.
ruck_rugby.jpg


Ø Maul: Bi taldeetako jokalariak baloia duen jokalari baten inguruan pilatzen direnean ematen da. Baloia lurrera erortzerakoan, baloia daramana ihes egiterakoan edo arbitroak mele bat agintzen duenean bukatzen da.
maul_540.jpg



OINARRIZKO ARAUAK


Ø Atxikia:
o Aurkari bat plakatu ondoren baloia askatzen ez duenean edo beste jokalariari baloia eskuratzeko ahaleginak oztopatzen dizkionean ematen da. Atxikia zigor kolpearekin zigortzen da.
Ø Avant:
o Baloia eskuarekin jokatzen ari garenean baloia aurrerantz pasa, edo erortzen zaigunean ematen da. Kasu honetan arbitroak mele bat aginduko luke.
Ø Jokoz kanpo:
o Jokalari bat baloiaren aurretik dagoenean jokoz kanpo egongo da. Maul, ruck, mele eta touche batean parte hartzen ez duten beste jokalariei ere jokoz kanpoko araua kontutan hartzen zaie. Jokoz kanpo bati zigor kolpe bat dagokio.
Ø Zigor Kolpea:
o Errugbian ematen diren faltak zigor kolpe batekin zigortzen dira. Falta egin ez duen taldeko jokalari batek ba
loia jokoan jarriko du zutoinetako jaurtiketa batekin.



PLAKAKETAK
Hiru plakaketa mota ezberdin bereiz ditzakegu:
Ø Albokoa:
o Sorbalda aurkariaren izterrean eutsiko dugu, burua aurkariaren izter atzealdean geratzen delarik.
o Besoekin izterrak inguratuko ditugu.
o Besoak estutu, eta sorbaldekin bultzatu.



Ø Atzekoa:
o Sorbalda ipurmasail inguruan eutsi.
o Besoekin aurkaria inguratu.
o Besoak estutu eta lurrera aurkariaren zangoen gainean erori.


Ø Aurrez aurrekoa.
o Sorbalda aurkariaren izterrean eutsi.
o Burua aurkariaren albo batean ipini.
o Besoekin aurkaria inguratu, eta besoak estutu.
o Atzeraka erortzen utzi, eta biratu aurkariaren zangoen gainean erortzeko asmoarekin.



Plakatzen ikasi behar den bezala erortzen ere ikasi behar da:


o Sorbaldak bildu eta gorputza biratu, bizkar gainean eroriz.
o Erortzerakoan eskuak ez lurrean ipini.



ZAPI ERRUGBIA

Zapi Errugbia kontakturik gabe jokatzen den jolas bat da. Errugbian oinarritzen den jokoa da non taldekide guztiek zapi bat eramango dute praken atzealdean zintzilik. Derrigorrezkoa izango da zapia beti zintzilik eramatea. Baloia duen aurkaria geldiarazteko plakatu beharrean, daraman zapia kenduko diogu.
Kopuru bereko bi talde lehiatuko dira, eta edozein zoru motan joka daiteke.
Erasoan daudenek baloia eskuekin aurkariaren entsegu eremu barnean kokatzea ahaleginduko dira. Entsegu bakoitzeko pun
tu bat lortuko da.
Defentsan daudenek aldiz, baloia bereganatu edo baloia duenari zapia kenduz aurkako taldearen erasoa ekiditen saiatuko di
ra.
Baloia eskuekin soilik jokatzen da; ez dira oinezko kolpaketak erabiliko eta beti atzerantz pasatu behar da.
Partidua hasterakoan edo entsegu baten ondoren baloia zelaiaren erditik jartzen da jokoan. Beste taldea gutxienez bost metro
tara kokatu beharko da.

Baloia daraman jokalariari zapia kentzen diotenean ezin izango du baloiarekin jarraitu eta baloia lurrean utzi edo taldekideren
bati atzerantz pasatu beharko dio. Jokalari hau berriz jokoan jarraitzeko, zapia derrigorrez praken atzealdean jarri beharko du. Horretarako zapia lapurtu duenak berehala lurrera bota beharko du. Gogoratu zapia, baloia duen jokalariari soilik kendu diezaiokegula.
Jokalari batek pasea aurrerantz egiten duenean edo baloia aurrerantz erortzen zaionean melea osatu beharko da. Meleak hiru jokalarik osatuko dituzte. Pilota falta egin ez duen taldeko jokalari batek jarriko du jokoan.
Mele batean parte hartzen ez duten jokalariek honen atzetik eta bost metrotara kokatuko dira.

Pilota zelaitik kanpo ateratzen bada touche baten bidez jarriko da jokoan.
Touchea talde bakoitzeko bi jokalarik osatuko dute, eta jaurtiketa baloia kanporatu ez duen taldeak egingo du. Touche batean parte hartzen ez duten jokalariek honen atzetik eta bost metrotara kokatuko dira.

Zenbait jokabideei akats zigorra dagokie:
Ø Jokalari bati zapia kendu ondoren, zapia berriz jarri gabe jokatzen jarraitzen badu.
Ø Zapia behar bezala jantzita ez eramatea.
Ø Jokalari batek baloia ez duen bati zapia kentzen dionean.
Ø Zapia kendu berri diotenari, ezin zaio pasea oztopatu.