Pictograma-Natacion.jpg




IGERIKETA



Betidanik ibai edo itsas ertzetan bizi diren gizakiengan; uretan igeri egitearen ametsa nagusitu da. Hasieran bizi iraupena bermatzeko bazan gaur egun alderdi utilitarioa edo ludiko eta kirol ikuspegipean zabaldu da.

Igeriketan teknikak garrantzi handia hartzen du. Oso kirol orekatua dela esan daiteke, gihar eta gaitasun fisiko guztiak lantzen bait ditu. Zenbait osasun arazoei aurre egiteko (eskoliosis, asma, eta abar) oso gomendagarria da. Igeriketa praktikatzen duen kirolariak lesionatzeko arrisku txikia du.

Gaur egun esan daiteke zaila dela igerian ez dakien gazteren bat aurkitzea, herri gehienetan igerilekuak dauzkagu, gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu igerilekuak bere aisialdirako, adin guztietarako egokia eta osasuntsua den ekintza bat dugu.

Kirol jarduera bezala 1896. urtean; lehenengo joko olinpikoekin batera, hasten dela esan daiteke. Garai hartan itsas librean ospatzen ziren txapelketak, gaur egun neurri eta tenperatura jakineko igerilekutan ospatzen da.


Hauek dira kirol igeriketan lehiatzen diren frogak:


IGERIKETA FROGAK
Estilo Librea
Bizkar estiloa
Bular estiloa
Tximeleta
100 metro.
200 metro.
400 metro.
800 metro.

1500 metro.*

4 x 200 metro.*

4 x 100 metro.
100 metro.
200 metro.
100 metro.
200 metro.
100 metro.
200 metro.
Estilo froga: (Bular, bizkarra, tximeleta eta librea)
400 metro.
(Igerilariak 100 metro egin behar ditu estilo bakoitzean).
4 x 100.
(Taldekide bakoitzak estilo batean igeri egingo du).
* Gizonezkoek bakarrik
Emakumezkoak soilik













IGERILEKUKO BESTE KIROLAK

Igeriketaz gain igerilekuan beste kirol batzuk ospatzen dira.

Ø IGERIKETA SINKRONIZATUA.

Oraingoz emakumeek soilik egiten duten kirola da. Lehiaketa bi tarteetan banatzen da: derrigorrezko ariketak eta “rutina” deituriko koreografia. Bi lan horietan lortutako puntuak batu egiten dira.


SYNCHRONIZED_SWIMMING.jpg



Hiru lehiaketa mota bereiztu daitezke:
o Bakarkakoa.
o Binakakoa.
o Taldekakoa. Zortzi igerilarik osatutako taldeak izate dira.


Ø WATERPOLOA.

Zazpi jokalariek osatutako taldekako kirola da. Gizon nahiz emakumeek jokatzen dute. Helburua baloia aurkariaren atean sartzean datza.
Lehiaketa zazpi minututako lau denboraz osatuta dago.
Debekatuta dago igerilekuko hondoan edo bazterretan heltzea.

waterpolo.jpg



Ø JAUZIAK.

Gizon eta emakumeak parte hartzen duten kirol honetan bi lehiaketa daude: bakarkako jauziak edo binaka egiten diren jauzi sinkronizatuak.
Bi froga ezberdintzen dira saltatzen den altuera eta elementuen arabera:

o Palanka: 10 metrotara dagoen oinarri zurruna.
o Tranpolina: 3 metrotako ohol malgua.

Lehiaketaren helburua jauzi akrobatikoak egin eta uretan ahalik eta zipriztin gutxien ateriaz jauztea.


DIVING.jpg





IGERIKETA ESTILOAK

Igeriketan lau estilo ezberdindu daitezke:

KROL
CRAWL.jpg




BULAR ERA
BREASTROKE.jpg




BIZKARRA
BACKSTROKE.jpg



TXIMELETA
BREASTROKE.jpg







GURE IGERIKETA TEKNIKA HOBETZEN


Igeri estilo bakoitza menperatzea urte askotako lana da. Guk oinarrizko gomendio batzuk baino ez ditugu gogoratuko.



Þ KROL
TECNICA_CRAWL_2.jpg


Ø Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik.

Ø Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da.

Ø Oinak ez dira uretatik irten behar.

Ø Goitik ikusita eskuak “S” formako mugimendu bat egiten dute.

Ø Besoa kanpoko ibilbidea egiterakoan ukalondoa beti eskuaren gainetik joango da.


CRAWL_ARMS.jpg


Ø Eskua uretan sartzen denean saiatu ahalik eta gehien luzatzen.

Ø Saiatuko gara gorputzaren posizioa horizontala izaten hau da ahalik eta “hidrodinamikoena” izaten.

Ø Airea albotik eta ahotik hartzen da eta ur azpian aho eta sudurretik botatzen da.


Crawl-breathing-technique.jpg


Ø Airea hartzerakoan komeni da bi aldeetatik egitea. Horretarako modurik egokiena hiru besakadaro egitea da.




Þ BULAR ERA

Ø Zangoen mugimendua igela baten mugimenduaren itsura hartzen du: Gorputza era bat luze dagoelarik; zangoek zuzen tolesten dira orpoak ipurdi aldera ekarriz. Hemendik eta ostikada baten bidez kanpoaldera ireki eta berriz elkartuko ditugu hasierako jarrera harturik.


LEGS_BREASTROKE.jpg


Ø Azpitik ikusita eskuen ibilbidea bihotz baten forma marrazten du.

breaststroke_TECNIQUE.jpg


Ø Burua txandaka uretan sartzen eta ateratzen doa. Eskuak bular aldera bultzatzen dutenean burua aterako da airea hartzeko. Airea ur azpian askatzen da eskuak aurrerantz luzatzen diren bitartean.





Þ BIZKARRA
Ø Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik.
BACKSTROKE_LEGS.jpg

ØOrkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da.

Ø Belaunak ez dira uretatik kanpo aterako. Behatz puntak apur bat baino ez dira kanpora aterako.

Back_STROKE_TECHNIQUE.jpg


Ø Ostikada ez da oso sakona izango.

Ø Esku-ahurra uretan kanpoaldera begira sartzen da. Behatz txikia uretan lehenik sartuaz.


Backstroke_(1).jpg


Ø Besoa aurrerantz luzatuta sartzen da eskua uretan. Besakada sorbalda paretik pasatzerakoan ukalondoa gutxi gora behera 90º tolestuta egongo da. Eskuaren ibilbidea izter aldean amaitzen da besoa luzatuta dagoelarik.


Backstroke-bent-arm-pull.jpg Backstroke-arm-technique.jpg

Ø Burua gorantz begira doa.

Ø Saiatuko gera gorputzaren posizioa horizontala izaten hau da ahalik eta “hidrodinamikoena” izaten.

Ø Saiatu zure ibilbidea zuzen mantentzen.





Þ TXIMELETA


Ø Zangoen bi ostikada ematen dira eskuen besakada bakoitzeko. Beraz ostikada bikoitza da.

Ø Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik.


BUTTERFLY.jpg


Ø Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da.

Ø Goitik ikusita eskuak “sarraitzuloa” formako mugimendu bat egiten dute.


BUTTERFLY_3.jpg

Ø Besoak airetik aurrera eramaterakoan ez ditugu oso altu eraman behar; hobe ur azaletik gertu eramatea.

Ø Gorputzak izurdearen uhin-higidura** mugimendua gogorazten digun mugimenduarekin desplazatzen da. Mugimendu hau aldakan hasten da.


BUTTERFLY_2.jpg


Ø Besakada egiten dugun bitartean burua uretatik ateratzen da airea hartzeko. Eta uretan sartzen da eskuak berriz uretan sartu aurretik.

Ø Binaka jarri zaitezte eta txandaka luze bat igeri ezazue estilo bakoitzean. Laguna behatuko duzue, igeriketa estilo bakoitzean.



IGERILEKUA ERABILTZERAKOAN BETE BEHARREKO ARAUAK


Igeriketa lantzeko herriko igerilekura joango gera. Gogoratu igerilekua leku publikoa dela eta bertan arau berezi batzuk bete behar ditugula:

Ø Normalean gurekin batera jende gehiago egongo da igerilekua erabiltzen. Guri dagokigun kalea edo kaleak soilik erabili.
Ø Igerilekuko instalazioak, igerilekuko langileak, bai eta beste bezeroak errespetuz tratatu.
Ø Bainu txanoa derrigorrezkoa da igerilekuan sartzeko. Etxean ahaztu egin bazaizu sarreran edo sorosleari eskatu.
Ø Komenigarria da igeriketako betaurrekoak erabiltzea. Urak duen gehiegizko kloroa oso kaltegarria bai da begietarako.
Ø Kale berdinean jende gehiagorekin topatzen bagara denak zentzu berean igeri egingo dugu; hau da norbera bere kaleko eskuinetik joango da beti.
Ø Derrigorrezkoa da igerilekuan sartu aurretik dutxa hartzea, honela gorputzeko izerdi arrasto eta bestelako zikinkeriak garbituko ditugu.
Ø Igerileku ingurura ezin izango zara kaleko arropa edo oinetakorekin sartu.
Ø Lurrean egon daitezkeen onddoekin kutsatu ez gaitezen komenigarria da aldageletan bai eta igerileku ingurutan txankletak erabiltzea.
Ø Igerileku inguruan debekatuta dago korrika egitea. Lurra bustita egoterakoan lurrera erortzeko arriskua baitago.
Ø Bazkaldu ondoren bi edo hiru ordutako tartea utzi behar dugu, uretan sartu aurretik.
Ø Igerilekutik irten ondoren komenigarria da xaboiarekin gorputz osoa garbitzea, igerilekuak duen gehiegizko kloroa garbitzeko. Onddoekin kutsatu ez gaitezen komenigarria da dutxa amaitu ondoren gorputza eta zehatzago behatz arteak ondo idortzea.
Ø Txistua edo pixagura sartzen bazaizu gertuen dagoen komuna bilatu.
Ø Saiatu igerilekuko ura ez edaten, kloroak ez ditu gai guztiak garbitzen.
Ø Aldageletan ezin da jan; itxaron kanpora irten arte.






OINARRIZKO UR SOROSPENAK



SOCORRISMO.jpg