SASKIBALOIA

Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da. Jokoaren helburua denboraren amaieran ( 40 minutu) beste taldeak baina puntu gehiago lortzea da. Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 15 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du.
1891eko urtean, James Naismith kanadarrak, AEBko Springfieldeko YMCA unibertsitateko irakasleak, asmatu zuen.


1.- HISTORIA.

Saskibaloia Estatu Batuetan jaio zen 1891 urtearen amaieran, Massachussetseko Springfield hirian eta apaiz luteranoa izan zen jokoaren sortzailea, bere helburua bere ikasleek neguan ezin zutenez futbola eta beisbola praktikatu eta horren ondorioz zuten forma fisikoa ez galtzeko asmatu zuen saskibaloi jokoa.
Hasiera batean, kirol honek izan zituen lehenbiziko arauak hauexek izan ziren:
1. Baloia arerioaren saskian sartu behar zen.
2. Korrika egin behar zen baloia "erretenitu" gabe.
3. Ezin zen arerioa lurreratu.
Historiaren bilakaera
· 1891 Springfielden jaio zen James Naismithen eskutik.
· 1892 Joko honen lehenbiziko 13 arauak argitaratzen dira.
· 1893 Lehenbiziko burdinazko uztaiak jartzen dira soka gurutzatuez osaturiko sareekin.
· 1896 Estatu Batuetako lehenbiziko txapelketa federala burutzen da.
· 1904 San Louiseko Olynpiadetan agertzen da erakusketa joko bezala. Estatu Batuetako Buffalo Germans taldeak irabazten du, talde honetako partaide gehienak germaniarren oinordekoak dira.
· 1927 Harlem Globertrotters taldea sortu zen.
· 1928 Amsterdamen agertzen da saskibaloia lehen aldiz Joko Olinpikoetako joko erakusgarri gisara.
· 1936 Ofizialki Joko Olinpiko bezala onartzen da Berlineko jokoetan baina mutilen artekoa bakarrik. Irabazlea EEUUko taldea izan zen irabazlea, Kanadiari 18 – 9 irabazi zion.
· 1940 Telebistaz lehen partida ematen da EEUU
Espainia mailan 1936´an, Espainiako Federazioa sortzearekin batera hasten da saskibaloiaren praktika eta hiru urteko epean 565 jokalari lizentzia tramitatzen dira 55 taldetako jokalarientzat
· 1983 ACB sortzen da.
· 1989 Profesionaltasuna NBA eta Zaletasunaren FIFA arteko berezitasuna gainditzen da.
Gaur egun saskibaloia futbolaren atzetik rankinean bigarren tokian aurkitzen den kirola da.


external image images?q=tbn:ANd9GcQbwtqQMg8R-9cFPffCrCtpc5jp_cL4oU1qixVlhrtZEJunn3AM
external image history-of-basketball.jpg


2.- ARAUAK.


. Jolasteko eremua: Jolasteko eremuak 28 m luze eta 15 m zabal neurtzen du. Bertan erdiko marra eta zirkulua marrazten dira, baita bonbila bezala ezagutzen den eremua eta 6,25 metrorako marra.

. Baloia: Bere azalera kautxuzkoa gai sintetikoarekin eginikoa da.. Bere tamaina eta pisua aldakorra kirolarien adina eta sexuaren arabera. Senior mailan baloiak 600 eta 650 gramoen tarteko pisua du eta bere perimetroa 75 eta 78 zentimetroen tartekoa.

. Kanasta: Taula eta bertatik eskegita dagoen uztai batekin dago osatua. Uztaia 3,05 metrotako altuerara dago kokatuta eta 45 zentimetrotako diametroa. Taulak 180x120 neurria du.

. Puntuaketa: Baloia saskiratzean puntuatzen da. Saskiratze guztiek ez dute balio berdina. Jaurtiketa libre bat saskiratzen denean, falta bat gertatu eta gero, puntu 1 balio du. Jolasean saskiratzen bada eta hiruko marratik saskirantz dagoen eremutik 2 puntu balio du, eta marra honetatik kanpora lortzen bada 3 puntu balio du.

. Baloia jokatzeko erak: Baloia eskuarekin erabili behar da, ukabilkadak edo ostikadak ematea debekatuta egonik.

. Jokalariak: Bost jokalaridun bi talde lehiatzen dira. Jokalari hauek edozein unean izan daitezke aldatuak, hori bai aldaketa eremutik ateratzen ba dira eta ordezkatua izango den jolas eremutik kanpo badago.

. Arerioekin harremanak: Ezin zaio baloia duen arerio bati ukitu, jo edo bultzatu mugimenduan gauden bitartean. Baina ni geldirik banago defentsan eta aurkaria nirekin talka egiten badu berari egotziko zaio falta erasoan.


court (4K)
court (4K)



3.- FALTAK.


· Baloiaren erabilera ezegokiak zigor batzuk sortarazten ditu:
1. Urratsak: Ezin dira bi pauso baino gehiago eman baloiarekin boterik eman gabe.
2. Bikoitzak: Baloiarekin boteak eman eta gero bi eskuekin hartzen bada gero ezin izango dugu berriro boteak ematen hasi.
3. Jokoz atzera: Baloia duen talde batek hau beste taldearen eremura pasatzen badu, ezin izango du berriro bere eremura bidali.

· Denborarekin zerikusia duten zigorrak ere badira:
1. 24 segundoen araua: Talde batek ezin du 24 segundo baino gehiago eman baloiarekin hau uztaira bota gabe.
2. 5 segundoen araua: Jokalari batek ezin izango du baloiaren jabegoa manten 5 segundoren epea baino gehiagoan ez ba du boterik ematen edo ez badu baloia pasatzen edo jaurtitzen.
3. 8 segundoen araua: talde batek 8 segundo igaro baino lehenago pasa beharko du baloia erdiko marratik arerioen esparruan kokatuz.
4. 3 segundo eremuan: Erasoan dagoen jokalari batek ezin izango da egon 3 segundo baino gehiago arerioen eremuan baloia eskuratu gabe edo bere taldekideek jaurtiketarik egin gabe.

· Defentsarekin zerikusia duten zigorrak:
1. Jaurtiketa faltak: Jokalari bat jaurtitzen ari denean bultzatu, ukitu edota bere lekutik mugitzen badugu jaurtiketa falta izango da. Kasu honetan jaurtiketaren balioaren arabera eta egiten ari zen jaurtiketa sartzen den edo ez kontuan izanik jaurtiketa libreko marrara joko du 1, 2 edo 3 jaurtiketa egitera.
2. Aldaka faltak, kolpatze eta bultzatze faltak: Jokalari bat baloiarekin doala edo ez doalarik bultzatu, eskuarekin jo edota gure aldaka- hankekin oztopatzen badugu, falta izango da. Kasu honetan falta hiruko marratik kanpo gertatu bada, baloia bandatik aterako du falta jaso duen taldeak, eta aldiz falta hiruko marraren barruan gertatu bada, hondoko marratik aterako du.

· Erasoarekin zerikusia duten zigorrak:
1. Baloidun jokalaria oinak geldi dituen jokalari batengana indarrez joan eta bere bularrean ematen badio hau desplazatuz, erasoko falta izango da. Kasu honetan talde defendatzaileak baloia berreskuratuko du.
2. Baloidun eta baloi gabeko jokalariak bere besoarekin defentsa inguratu, heldu edo bultzatzen badu ere, erasoko falta izango da.




external image fundefense.jpg
external image fundefense.jpg
external image foul.jpg




4.- JOKALARI-MOTA ARRUNTENAK.
Saskibaloiko jokalariak espezializatuta daude, trebetasuna, taktika eta teknikaren arabera mota askotako jokalariak daude:
· BASEA: Boteak ematen trebeena da, pasean eta tiroan, pilota bere zelaitatik atera eta jokaldia hasteko arduraduna da.
· ESKOLTA: Oinarria estaltzen duen eta hegalekoak bikoizten duen arduraduna da, oinarriaren ezaugarri berdinak dauzka.
· HEGALEKOA: Oso teknika ona dauka banaka eta kanpoko tiro hoberena botatzen du, pibotari pilotaz hornitzea ohituta daude.
· PIBOTA: Hoberen daukan beso-luzera da, barruko tiroa eta saskirako sartzeak menderatu behar ditu, eta pibot teknika ere.





external image draft_lens14512151module127472961photo_1287533455shaq.jpg
external image 56562832_crop_650x440.jpg?1341804880





















5.- OINARRIZKO MUGIMENDUAK.


1. Botea: Eskuarekin jokalariek kolpe txikiak ematen dituzte lurraren kontra, eta horrela joaten dira zelaiaren leku batetik best
a. Aurrerapen botea: Aurkariaren saskirantz azkar joateko erabiltzen da.


external image playing-basketball-kids-1.jpg
external image marion-jo_1636518c.jpg

2. Pasea: Teknika hau pilota mugitzeko boterik eman gabe erabiltzen da. Mota askotako paseak daude:
a. Bularreko pasea: Baloia zure bularretik lagunaren bularrera bidaltzea.
b. Pase pikatua: Hasieran bezala, baina bote bat emanez.
c. Pasea buru gainetik: Bi eskuekin egiten da eta buru gainetik.


external image doug_christie_pass2.jpg
external image 266728_f260.jpg

3. Tiroa: Teknika hau jokalari batek baloia saskian sartzeko erabiltzen da, mota asko daude baloia saskian sartzeko:
a. Oinarrizko tiroa: Baloia bi eskuekin hartzen da eta batekin botatzen da.
b. Jaurtiketa librea: Hau gertatzen da falta pertsonal baten ostean.
c. Matea: Saskibaloiaren tiro ikusgarriena da, bakarrik profesionalek egiten dute, nolabaiteko altuera izan behar da hau egiteko.
d. Kakoa: Tiro hau egiteko besoa zabalduta profilez egiten da.
e. Pibota: Oin baten gainean giro eginez , baina altzatu gabe.
f. Suspentzioan: Salto egin eta jeisten hazten garenean egindako tiroa.



external image freethrow1.jpg

external image images?q=tbn:ANd9GcTFKb_xO3gfmZXAAKEE5F8ZfJHIstswdxHdFN8-4FAeQo52bW4ugQ

4. Sarrera: Saskira hurbiltzeko eta jaurtitzeko oinarrizko ekintza da. Saskira hurbiltzeko eskualdearen arabera modu batera edo bestera egingo dugu.
a. Eskumatik sartuz gero: Baloia eskuekin hartuko dugu eskumako oina lurrean "apoiatzen" denean. Gero ezkerreko oina etorriko da, zeinek gorazko inpultso batekin gorputza gorantz egiten lagunduko duen.
b. Ezkerretik sartuz gero: Baloia eskuekin hartuko dugu ezkerreko oina lurrean "apoiatzen" denean. Jarraian eskumako oinak gorantz inpultsatuko gaitu.
c. Lehenengo pausua luzea izango da bi arrazoiengatik: bata, arerioa atzean uzteko eta espazio gehiago izateko. Bigarren pausua ordea, askoz ere laburragoa izango da, izan ere, inpultsoa bilatzen gaudelako eta gorantz joan nahi dugulako, saskitik ahalik eta hurbilen baloia uzteko.
d. Jaurtitzen duen eskuaren hanka berdina tolestuta doa
e. Baloiari gogor eusten diogu eta babesten dugu.
f. Modu desberdinetan jaurti dezakezu saskira:
o "Bandeja": Eskua baloiaren azpian jartzen da, eta hatzamarretako hatzek saskira begira baloia suabe uzten dugu, bai uztailan edota taulan. Beste eskuak baloia babesten du.
o "Tiro normal": Jaurtiketaren mekanika berdina. Ohikoena taulara botatzea da eskumuturreko kolpe batekin. Ez ahaztu baloia babesteaz.



external image bal18.jpg




http://issuu.com/rflarrinoa/docs/reglasfiba/5




Saskibaloia.jpg





SASKIBALOIA



1. INSTALAZIOAK.
A. Jolasteko gunea: zelaia.
B. Tableroa, uztaia, posteak eta baloia.

2. JOKATZEKO ARAUAK.
A. Taldeak eta ordezkapenak.
B. Denborari buruz.
C. Jokuari buruz.
D. Pertsonalak.







1. INSTALAZIOAK.



A. ZELAIA.

. Laukizuzena: 28m. luzeraz eta 15m. zabaleraz.
. Ziurtasun-aldea: gutxienez 2m. zelai inguruosoan eta guztiz hutsik.
. Lurretik sapairaino (zelai estalietan): 7m. gutxienez.
. Erdiko borobila: zelai erdian kokatuta eta 3,60m.ko diametroa duela.
. Hiruko marra: 6,75m.ra saskiaren erdigunetik (irudia).
. Zona: etsaiak 3” gehienez egon daitezke barruan.
. Erreboteetarako guneak: jokalariak alternatuko dira.
. Ordezkatzeko guneak: erdiko marratik 5m.ra (ziurtasun-aldean).
. Beste neurri batzuk: begiratu irudiari.


B. OHOLA (tableroa), AROA (uztaia), POSTEAK eta BALOIA.

* OHOLA.
• 1,80m. zabaleraz x 1,05m. altueraz x 3cm. lodieraz and 2,90m.ra zorutik.
• Atzekomarratik 1,20m.ra
• Tableruaren barruen marra beltzedun laukizuzena egon behar da:59x45cm.

* UZTAIA (aruak).
• Barruko diametroa: 45cm.
• Zorutik 3,05m.ra
• Tablerutik 15cm.ra

* POSTEAK.
• Ziurtasun-aldean (gutxienez 2m.ra).

* BALOIA.
• Normalean laranjak dira eta 25cm.ko diametroa daukate.
• Pisua: 600-800gr.
• Zelan jakin presioa: 1,80m.tik baloia jeitsi eta errebotatu 1,30-1,40m.ra


2. JOKATZEKO ARAUAK.


A.TALDEAK ETA ORDEZKAPENAK.


• Talde batek 12 jokalarik osotzen dute (normalean 1tik to 18ra zenbatuak).
• Beti egon behar dira bost jokalari zelaian jolasteko prest.
• Gainerako guztiak ordezkoak izango dira eta aulkian egongo dira.
• Normalean, kamisetetan dauzkaten zenbakiak 4tik 15ra doaz (herri bakoitzeko Federazioek beste zenbaki batzuk eramatea utziko dute).
• Jokalari-mota arruntenak: Basea edo joku-antolatzailea, Eskolta, Aleroa, Pibota.
Ordezkapenak: jokalariak alda daitezke nahi beste aldiz. Ez dago aldatzeko gehienez kopururik.


B.DENBORARI BURUZ.

• Jolasteko denbora: 10 min.ko 4 zati.
• Atsedenaldiak: 2 min. (1. – 2., 3. – 4.) and 15 min. (2. – 3.).
• Berdinketa balego -> behar beste luzapen jolastuko dira, zelaiz aldatu barik.
• Erlojuak bakarrik hartuko du denbora baloia jolasten ari denean.
• 3”ko araua: jokalari batek ezin du egon aurkako zonan 3” baino gehiago. •5”ko araua: jokalari batek ezin du baloia e skuetan euki pasatu, driblatu edo jaurti barik.
• 8”ko araua: talde batek erdiko marra igaro behar du kontrako zelairantz 8” igaro aurretik.
• 24”ko araua: talde batek jaurti behar du baloia tablerora edo arora (hauek ikutuz) 24” igaro aurretik.
• Denbora: entrenatzaileak eskatzen dituenak taktika berri bat azaltzeko. 60” iraungo dute.
• Ordezkapenak egiteko ez dago denbora zehatzik baina ahal dan lasterren egingo dira.


C. JOLASTEKO ARAUAK.


• Saskia eta zelaiaren aldea: etxeko taldeak beti hasiko da mahaiko arbitroaren ezkerraldean. Bigarren periodoan aldatuko dute. Luzapenak: azken zatian bezalaxe.
• Hasierako saltoa: arbitroak aidera botako du baloia erdiko borobilean. Talde bakoitzeko jokalari bik salto egin eta baloia eskuratuko dute baloia punturik altuena iritsi eta gero.
• Baloia bakarrik jolastuko da eskuekin. Nahigabe ikutu daiteke hankarekin.
• Urratsak (pausuak): bakarrik bi pausu eman daitezke baloia botatu gabe.
• Bikoitz: baloiarekinboteakeman, eskuetanhartu eta berriz ere botatu. Baita ere, saltoegiteabaloiaeskuetanduzula.
• Baloiarekinboteakeman, galdu eta berriroeskuratu.
• Puntuaketa:

* Jaurtiketalibreak: puntu 1.
* 6,75m.ko arearenbarrutiklortzendirensaskiratzeak: 2 puntu.
* 6,75m.ko arearenkanpotiklortzendirensaskiratzeak: 3 puntu.
Zelaizatzera: aurkakozelaiansartu den baloiaberrirogeurezelairaitzultzendenean.



D. PERTSONALAK.



•Etsaiarekiko arauz kontrako kontaktoak egiten direnean: karga ilegalak, blokeoak, besoei heldu, bultzatu edo etsaia jo.
•Aplikatzen den zigorra: falta baloia ez duen kontrako bati egiten zaionean:
a) Kontrakoek baloia ateratzen dute alboko marratik (faltaren gertuen puntutik).
b) Taldeak jada 4 pertsonal baino gehiago egin baditu, bi jaurtiketa libre egingo dira.
•Aplikatzen den zigorra: falta baloia jaurtitzen ari den kontrako bati egiten zaionean. Honen beste jaurtiketa libre botako dira:

* Falta jaso duen jokalariak saskiratzen badu, ontzat hartuko da eta jaurtiketa libre bat.
* Falta jaso duen jokalariak bi puntutako kanasta bat lortu behar bazuen baina ez badu saskiratu, bi jaurtiketa libre.
* Falta jaso duen jokalariak hiru puntutako kanasta bat lortu behar bazuen baina ez badu saskiratu, hiru jaurtiketa libre. .


E. FALTA MOTAK.
•Falta bikoitza: Kontrako bi jokalarik elkarren aurka eta aldi berean falta egiten dutenean.

Jokuak honela jarraitzen du:

a) Baloia eskuetan zeukan azken taldeak alboko sakea egingo du.

b) Arbitroak baloia aideratzen du kontrako bi jokalarien artean hurbilen dagoen borobilean.

•Antideportiboa: baloia jolastu beharrean, kontrakoa jo edo bultzatu.

Jokuak honela jarraitzen du:

a) Falta jasotzen duen jokalaria ez bazegoen baloia jaurtitzen: 2 tiro libre.

b) Falta jasotzen duen jokalaria baloia jaurtitzen ari bazen: 1, 2 edo 3 jaurtiketa libre.

Eta, gainera, falta jaso duen taldeko jokalari batek erdiko marratik atarako du.

•Deskalifikantea: kontrako jokalari batekin oso portaera bortitza eta onartezina izaten denean. Zigorra kanporatzea izango da (jokalari bat gutxiago) eta, gainera, kontrakoentzat bi tiro libre eta baloia aterako dute erdiko marratik.

•(falta) Teknika: gehienetan, arbitroei etengabe protestaka egotea edo jokua nahita atzeratzea. Zigorra: kontrakoek bi tiro libre eta baloia aterako dute erdiko marratik.

•Jokalari batek 5 falta egitean, aulkira doa eta ordezkatzen da.